Skip to main content

Aspanogi Elkarteari laguntzeko azoka solidarioa

Ostiral arratsaldez, apirilak 8, azoka solidarioa antolatu dute LH6ko ikasleek Aspanogi Elkarteari laguntzeko asmoz. Gipuzkoako haur minbizidunen elkartea da Aspanogi. Minbizia duten haurrei eta bere familiei arreta osoa eskeintzea du xede. Horretarako, bolondresez osaturik, haur minbiziaren errealitatea ezagutzera ematen eta gaixotasunaren ondorioak arindu asmoz jarduten dute. Ostiral arratsaldeko saioan, ikasle eta familiren ekarpenez jostailu  eta bestelakoak aurkitu dira salgai. Nola ez, Azoka girotzeko musika eta dantza izan dira. 

Eskerrik asko bertan lagutnzeko prestutasuna azaldutako guztiei.

    

 

 

 

 

Ekintza
Azaroaren 23an, DBH 1eko ikasleek Planet Motion PrOI proiektuaren barruko online topaketa batean parte hartu dute
Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote