Skip to main content

Azterketak euskaraz!

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboarekin batera, guraso, langile eta euskaltzaleak deitzen ditu Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, ostiralez, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera. ANOETAKO HERRI IKASTOLAN, ostiralean, martxoak 4, 17:15ean izango da

Baxoari dagokionez, gure ikasleek oraindik ez dakite zein hizkuntzatan egingo dituzten Batxilergoko Berezitasuneko bi probak eta Ahozko Handia. Abenduaren14ko zirkularrak dio Ā«proba batzukĀ» euskaraz aurkeztu ahalko direla. Baina, momentuz, ezezkoan daude, eta kezkatuta gaude (...)

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen 
Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek