Skip to main content

Guraso EUSLE izandakoekin bilera egin dugu

Urtarrilaren 12an, asteazkenean, EUSLE izandako gurasoekin elkartu ginen ekimenaren inguruko balorazio bat egiteko. Topagunearen iniziatibaz Guraso EUSLEak ekimena jarri genuen martxan azaroaren 22tik abenduaren 5era. Helburuak hauek izan ziren:

•Euskaldunok euskaldunokin euskaraz hitz egitea. Horrez gain, euskarazko elkarrizketa berriak sortzea, eta kasu batzuetan, elkarrizketa elebidunak mantenduko dituzten helduak lortzen jarraitzea.
•Haurren erreferente zuzen direnek euskarazko eredua eskaintzea ahal duten neurrian.
 
Bileran gurasoek euren iritzia emateko aukera izan zuten eta elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu zuten.
 
Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek