Skip to main content

Ikastolako ikasleak Tolosako Txotxongilo Jaialdian

Beste behin ere azaroaren bukaeran Tolosan  Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia ospatzen da. Iazkoa ez zen normala izan eta aurtengoa ahalik eta ohikoena izatea izan da helburu. Ikastetxeek gonbita jaso zuten eta Anoetako LH3-4ko ikasleak bertan egon dira. Asteazkenean egin zuten egun pasan,  DI FILIPPO MARIONETTE eta PANDURO TEATRO taldeen ikuskizunak ikusi zituzten. Bazkaltzeko Tolosako Zerkausian tokia hartu zuten.

 

 

 

Ekintza
Azaroaren 23an, DBH 1eko ikasleek Planet Motion PrOI proiektuaren barruko online topaketa batean parte hartu dute
Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote