Skip to main content

Ikastolak herriari jaialdia

Dakizuenez, Ikastolak Herriari jaialdia ospatuko da azaroaren 27an, 20:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta EƱaut Elorrieta izango dira jaialdian parte hartuko duten artistak. Iaz bezala, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira aurkezpenaz arduratuko direnak.

Jaialdiaz bertatik bertara gozatzeko 10 sarrera eskuratu ditugu. Anoetako Herri Ikastolako familia eta langileei eskaini nahi dizkizuegu sarrera hauek. Astelehenera arte, azaroak 22, izango duzue sarrerak eskatzeko aukera. Interesa edukiz gero ALEXIAtik egin ezazue eskaera

(Gogoratu horrez gain sarrerak salgai badaudela 15 eurotan Euskalduna Jauregiko webgunean).

Anima zaitezte!

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek