Skip to main content

GURASO EUSLErekin bat egingo dugu

Aurreko urteetan Euskaltzaleen Topaguneak “Euskaraldia” antolatu duen bezala, aurtengorako “Haurren aurrean helduok heldu” ariketa soziala proposatu du. Anoetako Herri Ikastolak bat egiten du ekimenarekin, gure helburu nagusietako bat euskararen erabilera areagotzea eta sendotzea baita. Horregatik, ariketak irauten duen epean (azaroaren 22tik abenduaren 5era) GURASO EUSLE izateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. GURASO EUSLEA izateko ezinbesteko baldintza izango da euskaraz hitz egiten jakitea eta eginbeharra, berriz, Ikastola eta jolas-parke inguruan helduen elkarrizketetan euskarari eustea.  Aurrerago, beste mezu batean, Ikastolako GURASO EUSLEEN zerrenda jasoko duzue.

Zer da? Guraso, hezitzaile, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko hizkuntza-praktikak alda ditzaten eta euskara gehiago erabil dezaten aktibazio ekimena da.

Zein helburu du? Alde batetik, euskaldunok euskaldunokin euskaraz hitz egitea. Horrez gain, euskarazko elkarrizketa berriak sortzea, eta kasu batzuetan, elkarrizketa elebidunak mantenduko dituzten helduak lortzen jarraitzea. Bestetik, haurren erreferente zuzen direnek euskarazko eredua eskaintzea ahal duten neurrian.

Noiz? Azaroaren 22tik abenduaren 5era.

Ekimenaren muina, 0-12 urte bitarteko haurrekin harremana dutenek eta haien inguruan daudenek euskaraz egitea da, azaroaren 22tik abenduaren 5era, haurren aurrean daudenean edo haurrak egon ohi diren espazioetan.

Ekimenean parte hartzen duten pertsonek, ariketak irauten duen bitartean, portaera hauek jarriko dituzte praktikan:

1. Solaskideek euskara dakiten kasuetan euskaraz egin

2. Lehen hitzak euskaraz egin. Ezezagunekin zein euskaraz ulertzen duten ezagunekin.

3. Kideak ulertu bai, baina euskaraz hitz egiten ez badigu, euskarari eutsiko diogu, baita elkarrizketa elebidunetan ere

 Animatu!! Denon artean heldu diezaiogun euskarari!!

ANOETAKO HERRI IKASTOLAKO HIZPRO TALDEA

Elkarlana
Ikastolen Elkartearen Batzar Nagusia ere egin da, eta aurrekontuak eta ikasturteko kudeaketa plana onartu dira
Elkarlana
Bidelagun proiektuko kidea den Miren Ros Aiertzaguenak ikasleek dituzten ohiturak agerian jarri zituen eta gurasoek dituzten jokamoldeez hausnarketa bultzatu zuen.
Irteera
On Fire PrOIean landutako trantsizio energetikoaren aldeko aldarrikapenaren berri emateko bertaratu ziren