Skip to main content

Arte Hezkuntza eta baratza LHn uztartuta

Arte Hezkuntzaren irakasgaiaren barruan, LH3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek baratza bertikalak sortu dituzte. Birziklapena eta berrerabilpenaren baloreak aktibatu nahi izan dira ekimen horren laguntzaz. Mikel, mantenuko arduradunaren ezinbesteko laguntza aipatu nahi dugu lerro hauen bitartez. Bertan letxuga, eskarolak, espinakak eta baratzuriak landatu dira. Orain zaintzea da guri egokitzen zaiguna.

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek