Skip to main content

Basagainera irteera

Asteazkenean, irailaren 16an, Basagaingo Erdi Aroko herrixka bisitatu zuten LH3ko ikasleek eta ostegunean, hilaren 17an, irteera bera egin zuten DBH1eko ikasleek. Bertan, Xabier PeƱalver Aranzadi Elkarteko arkeologo eta ikerlariak Basagaingo herrixkaren inguruko azalpenak eman zizkien eta ikasleek indusketa-lanak nola egiten dituzten ikusteko aukera ere izan zuten. Irteerako argazkiak ikusteko, sakatu hemen.

 

Aurten, Covid19-aren eraginez, DBH1eko ikasleak bi txandatan joan dira irteerara, bi gelak nahastea ekiditeko.

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek