Skip to main content

Ikasleak IKASTOLAn ditugu berriro

Gure asmo onenez eta protokoloak agintzen dituen jarraibide guztiak kontutan hartuz, ANOETAKO HERRI IKASTOLAko HH, LH eta DBH1-2ko ikasleek 2020-21 ikasturteari hasiera eman diote. Normaltasun berriari gurera etorri da eta martxoan etenik geratu zen ohiko eskola jarduera berriro hasi da. Higiene eta distantzia neurriak izan dira nagusiki IKASTOLA osatzen dugun guztiok zintzo eta zorrotz errespetatu beharko ditugunak. Pozgarria bada ere ikasleak geletan, pasiloetan, patioan. ... irrifartsu ikustea eta horretan saiatuko gara. Lerro hauetatik eskerrik beroenak guztioi, bakoitzak bere mailan saiakera egiten ari delako gure eguneko eskola jardunak aurrera egin dezan.

Argazkiak ikusteko hemen klikatu

Ekintza
Azaroaren 23an, DBH 1eko ikasleek Planet Motion PrOI proiektuaren barruko online topaketa batean parte hartu dute
Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote