Skip to main content

Azken agurra

Ikasturte berezi honi amaiera berezi bat eman nahian, etapa guztietako irakasleek hainbat ekintza prestatu dituzte ikasleez ahalik eta egokien agurtzeko. Horrela, HH-n bideo bat prestatu dute Ikastolako txoko desberdinak erakutsiz. LH-n ere bideo alai bat egin dute ikasleak agurtzeko eta online gosari edo hamaiketakoak ere egin dituzte ikasleekin. Azkenik, DBH-n Meet saioak egin dituzte ikasleekin azken kontuak esanez eta DBH4koen kasuan, igande honetan agur berezia eskainiko zaie Ikastolaren kanpoaldean bai ikasle eta baita familiei ere.

Udara zoragarria igaro dezazuela denok eta ea irailean elkar ikusten dugun!

Ekintza
Azaroaren 23an, DBH 1eko ikasleek Planet Motion PrOI proiektuaren barruko online topaketa batean parte hartu dute
Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote