Skip to main content

Lanbide Heziketaren hitzaldi aberasgarria gure Ikastolan

Aste honetako asteartean, gure Ikastolan Ana Mongeren bisita izan genuen. Bera Inmakulada Ikastetxearen zuzendaria izateaz gain, Ikastolen Elkartean ere bada Lanbide Heziketaren arduraduna. Dozena bat familia bildu ziren eta atentzio osoz jarraitu zuten bertan esandako guztia. Lanbide Heziketaren aniztasuna eta erakargarritasunean azaldu eta gero, ikasle batek nola burutu behar duen aukeraketa azaldu zuen. Horretarako bi irizpide nagusiak azpimarratu zituen: eskaintzaren aniztasuna eta norberaren asmoak, gustuak eta zaletasunen baitan aukeraketa egitea. Galdera-erantzunaren tarteari ekin eta gero bukatutzat eman zen saioa. Aipatu ere datorren astelehenean, hilak 11, ate irekiak antolatu direla Inmakulada Ikastolan

Kidetzea
LHko 2. eta 3. Zikloetako ikasleek Irurakoekin batera elkarren artek kohesiorako dinamikak aurrera eraman dituzte
Elkarlana
Ekimen honek Udala, ikastola, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du, haurren ongizatea eta garapen osoa erdigunean jarriz.
Ekintza
Ikasturte honetarako aste honetan martxan jarri da. Udalak aurrera eramaten duen ekimenarekin bat egin dute DBH3ko ikasleek