Skip to main content

Errigora kanpaina bukatzear

Kaixo familia!

ERRIGORAko udaberriko kanpaina martxan da dagoeneko. Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuratuz, bertako euskalgintzara bideratuko  da jasotakoaren zati bat.

Oraingo honetan olioa, kontserbak eta arroz-loteak erosteko aukera dago. Beti bezala, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Eskaerak egiteko epea martxoaren 12an amaituko da eta bi bide aukeran:

{C}·         {C}Eskaera on-line egitea, esteka honi jarraituz  www.errigora.eus . Eskaera egiterakoan, Anoetako Herri Ikastola aukeratu banaketa-gune gisa.

{C}·         {C}Eskaera Ikastolaren bitartez egitea. Horretarako, komunikatu honi erantzun, zein produktu nahi duzuen, kopurua eta ikaslearen izen abizenak adieraziz (edo esku-orria bete eta idazkaritzara ekarri)

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

 

Elkarlana
Anoetako Udalak haurrei zuzendutako herriko eragileak indartzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko bide berri bat martxan jarri nahi den saioetan parte hartu genuen.
Euskara
Kilometroak Jaian ohikoa dugun Ikastolen arteko Erronka lehiaketan DBH3 eta 4ko ikasleek bertan hartu dute parte.
Ekologia
A ze kakaoa! PrOIn, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Mundukide elkarteko Jon Etxeberriaren bisita izan zuten .