Skip to main content

Gazteleku proiektuaren aurkezpena Ikastolan

Gabonetako oporrak baino lehenago eta ondoren, gure ikaslea izan den Iratxe Olano anoetarra Anoetako Herri Ikastolan izan da Gaztelekuaren proiektua aurkezten. Udalak aukeratutako teknikaria bera izanik, LH5-6 eta DBH osoan Gaztelekuaren asmoak eta helburuak aurkeztu zituen. Lokala badago, egungo udal liburutegiaren atzealdean eta ikasleei galdetegi baten bitartez, beraien ikuspuntua eta asmoengatik ere galdetu zitzaien. Ikasleek atentzioa handiarekin jarratiu zituzten argibideak eta poriektua ontzat eman zuten. Arrakasta osoa opa diegu proiektu berri honi!!!

Ekintza
Azaroaren 23an, DBH 1eko ikasleek Planet Motion PrOI proiektuaren barruko online topaketa batean parte hartu dute
Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote