DBH4. mailako ikasleek Lehenengo Sorospen saioa izan dute
Billabonako Osasun Zentruko bi langileen laguntzarekin, prozedura ezberdinen saio teoriko eta praktikoa aurrera eraman dute
LH6ko Chef txikiak lanean
LH6n, Ingeleseko irakasgaian, elikadura osasuntsua lantzeko, ikasleek sandwichak sortu, deskribatu eta dastatu dituzte
LH3koek Pagoetako parajeak ezagutu berri dute
Irurako ikasleekin batera, Aste Santuko oporrak baino lehenago izan ziren bertako tailerretan parte hartuz
Maite Franko ipuin kontalaria gurekin izan da
Berdinola programaren barruan, ikastetxeetan berdintasuna eta parekidetasuna lantzeko helburuarekin, gure LH1/2ko ikasleek hartu dute parte
LH1ekoak Donostiako Eureka Zientzia museoan
Ostiralean, LH1eko ikasleak Donostiako Eureka! Zientzia museoan izan dira. Museoa bisitatzeaz gain bi tailerretan ere parte hartu dute.
DBH4ko Orientaziorako bi ekimen ezberdinak
Astearte arratsaldez gure ikasle ohien bisita izan dute, beraien esperientzia akademiokoak azalduz eta Donostiako Gela Hezkuntza Azokari ere bisita egin diote
Bisita pedagogikoa Madrilen: ikaskuntza eta inspirazioa partekatzen
Martxoaren 18tik 20ra bitartean, Anoetako Herri Ikastolako Pedagogia eta Zuzendaritza Taldeko hainbat kidek Madrilera bisita pedagogikoa egin dute
Ikastolen Elkarteak ez du jarraituko ‘Eskola Bikaina Denontzat’ prozesuan
Prozesuak ez du bermatu benetako eztabaida, eragileen parte-hartze erreal eta duina, ezta segregazioari eta inklusioari buruzko erronkei serio heltzera ere.