Skip to main content

Ikastolaren aldeko tonbola, amaitzear

Ikasturte honetan herriko hainbat komertziotan Ikastolaren aldeko tonbola jarri dugu martxan. Maiatzaren 31a izango da bertan parte hartzeko azken eguna eta ONCEko zozketako azken bi zenbakiak izango dira saridunak. Saridunaren laukia hutsik egongo balitz, beteta dagoen hurrengo laukian agertzen denak eramango du saria. 30€ko bonu bat jasoko du irabazleak komertzio horretan gastatu ahal izateko.

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko