Skip to main content

Bertso tailerra, Harituz-en eskutik

Irailaren 30ean, asteazkenean, Harituz taldeko bi kide izan ziren LH5 eta LH6ko ikasleekin bertsolaritza tailer bat egiten. Ordubeteko bi saio horietan, bertsoa zer den landu zuten eta ikasleak bertso eskolan izen ematera animatu zituzten. Horrez gain, maila horietan ikasturte guztian zehar ere lantzen dute bertsolaritza, Amaia Agirre bertsolariaren laguntzaz.

      

Ekologia
DBH2ko ikasleek lehiaketa batekin eman diote amaiera kontsumo jasangarria eta lehen sektorearen ezagutza zein kontzientziazioa helburu nagusi dituen AMATXO PROIari
Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin