Skip to main content

Nire hezitzaile profila formazioa saioak

Bide hau garatzea beti iruditu zaigu garrantzitsua eta horern harira, egoki ikusten dugu norabide horretan guk pausotxoak ematea. Zentzu honetan  "nire hezitzaile profila" ikastaroan irakasle talde bat parte hartzen ari da. Ikastaroaren helburua gure lanbideko esperientziak aztertuz gure gaitasun eta potentzialitateez jabetzea da. Ondoren, hori jorratu ondoren,  guk ikasleenak identifikatu eta indartzeko jarraibideak eskuratu eta praktikara eraman nahi ditugu. 

Ikastaroa PRH (Personalidad y Relaciones Humanas) eskolako Malu Elosegik gidatuko du eta 12 orduko iraupena du.

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko