Skip to main content

Ikastola komunitatearentzat hizketaldiak

Ikastolen Elkarteak Ikastolako Komunitatearentzat (irakasle, familia,...) hizketaldi batzuk antolatu ditu hurrengo hamabostaldirako. Hizkeltaldiaren gaiaren arabera, aditu hauek izango dira hizlari: Nerea Mendizabal, Alvaro BeƱaran, Rakel Gamito eta Donna Apellaniz. Besteak beste, segurtasun digitala, errespetuzko komunikazioa, emozioak edo mugimendua eta jolasa izango dira landuko dituzten gaiak. Hitzaldiak maiatzak 25, 27 eta 28an eta ekainak 1, 2 eta 3an izango dira. Denak arratsaldeko 18:00etan. Adin tarte ezberdinei erantzun nahian, hauen beharren araberako proposamen bat osatu dute.

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko