Skip to main content

DBH4ko ikasle eta familientzako orientazio saioak

Anoetako Herri Ikastolaren dinamikak ez du etenik eta DBH4ko ikasle eta familientzako TUTORIZAZIOAk ezta ere. Datorren ikasturterako ikasle horiek egin beharreko aurrematrikulak, matrikulak eta abar ate joka ditugu eta prozesu horretan laguntzeko gure betiko jarduera moldatu eta lanean jarri gara dagoeneko. Ikasle bakoitzak programa bat lantzen ari da bere gustuak, gaitasunak, bere alderdi indartsuenak, kalifikazioak... aurkitu eta finkatu nahian. Ondoren, Batxilergo eta Lanbide Heziketarako aukeren inguruan informazioa zabalduko zaie, ikasle ohien esperientzia zuzenekin lagunduta. Familiek (seme-alabak eta gurasoak) honen berri badute, programa berezia helerazi baitzaie eta edozein momentutan tutorearekin modu digitalean, telefonoz, e-mailez aritzeko aukera beti izango dutela jakitun dira. Ikasturte honetan baliabide digitalak ordezkatuko du orain arten aurrez-aurekoak izan diren bilera eta azalpen guztiak. Ea denok elkarrekin gai garen gure ikasleei ahalik eta modu eraginkorrenean laguntzeko datozen ikasturteetan eroso sentitu daitezen!!!

Ingurumena
Gelan espazio gaia landu eta gero, Ikastolako ikasle gazteei eta familiako kide ezberdinei antzerki obra bat eskaini die
Euskara
Anoetako ikasleek maila bereko Irurako ikasleen bisita izan zuten eta elkarrekin,modu ludikoan, euskarak bizirik nola iraun duen landu zuten bereziki
Bizikidetza
Antzerkia eta jolasaren bidez, ikasitako maskulinitate patroiak identifikatzen lagundu eta norbere jarreraz hausnartzera gonbidatuko zaituen saioan hartu dute parte