Probentzio jardunaldiak Ikastola osoan

Ikasturte hasierako egunak probentzio saioekin hasi ditugu. 

Txikienek familiarizazio prozesua hasi dute. Gurasoen laguntzaz Ikastolarekin lehen kontaktua izan dute, irakaslea ezagutu eta espazio eta egoera berriak deskubrituz, konfiantza hartzen joango dira poliki-poliki.

Gainontzeko ikasleek, berriz, batez ere elkar-ezagutza eta talde-kohesioa lantzeko dinamika eta ekintzak gauzatu dituzte.

  

  

  

  

Gaur, ostirala, LH1etik hasi eta DBH4ra bitarte, ikasle guztiek irteerak egin dituzte, harremanak sendotzen jarraitzeko:

  • LH1: Anoetako jolas-parkea
  • LH2: Irurako jolas-parkea
  • LH3: Tolosa, Nafarroa Etorbideko jolas-parkea
  • LH4: Tolosa, Larramendiko jolas-parkea
  • LH5: Tolosako alde zaharra
  • LH6: Ibarra
  • DBH1: Hernialde
  • DBH2: Alkiza
  • DBH3: Villabona
  • DBH4: Donostia