Zubitxo urtekari digitala Irura eta Anoetako familien esku

Irura eta Anoetako Ikastolok ikasturtean zehar elkarrekin eta modu paretsuan egindako hainbat aktibitate, formazio saio, irteerak, guretik badoazen ikasle, familia eta lankideei eskainitako agurra… biltzeko asmoz, ZUBITXO diigitala eta paperezkoa osatu dugu mimo eta gogo handiz. Bigarren argitalpen hau ikasturte honetan egindakoaren bilduma azkar eta atsegin bat besterik ez da. Gure arteko lotura indargune modura erakutsi nahi dugu esku artean izango duzuen ale honetan. Eskerrik asko ekimen ezberdinak modu koordinatuan aurrera eramateko ahaleginetan aritutako guztioi.