Hiru irakasleek omenaldi beroa jaso zuten azken egunean

Azkeneko egunaren jaialdiaren bukaeran gure hiru irakasle diren Eleni Arregik, Mariaje Elizegik eta Arantxa Dorronsorok merezitako omenaldia jaso zuten Ikastolaren kide guztiengandik. Beren argazkiekin osatutako ibilbidea ikusgai izan genuen, bertso eta lore sorten eskaintza eta ikasleek dantzatutako aurreskua. Aurrerantzean denok onena opa diegu gure lankide eta irakasleei. Eskerrik beroenak zuentzat!!!