TXORIA NINTZELA abestian Ikastolako LH3koak protagonistak izan dira

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, AHIko LH3ko haurrekin batera, Kui Kui proiektu berriaren barne, Txoria nintzela abestiaren bideoklipa grabatu zuten ikastola inguruetan. Gaur, azaroak 22,  jarri da ikusgai, goizeko 9etatik aurrera. Lan bikaina burutu zuten gure haurrek eta honelako egitasmo bat aurrera nola eramaten den ikasi ere bai. Gozatu emaitzaz!