Laborategiko Tailerreko ikasleen kristalizazio lehiaketako maketak

Urtero Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko katedrak antolatzen duen kristalizazio lehiaketan parte hartu izan badugu ere, ikasturte honetan COVID dela eta bertan behera geratu da. Hala ere, Ikastolan aurrera eramatea erabaki dugu. Egindako lanak erakusgai jarri ditugu astebetez Ikastolako sarrera eta irteeraren ondoan. Barne lehiaketa ere antolatu dugu.