Skip to main content

DBH3- First League Legon partaide

Gure DBH3ko ikasle talde batek bertan parte hartuko du. 09:30etik aurrera zabalik izango da sarrera bertaratu nahi duen edonorentzat. Saioa Deustuko unibertsitean izango da.

FIRST ® LEGO ® League (FLL) nazioarteko hezkuntza programa bat da, esperientzia praktiko eta dibertigarrietatik abiatuz eta mundu errealeko arazoak konponduz, 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen dituena.
Talde bakoitza urteko gaian murgiltzen hasiko da, proposatutako erronkei aurre egiteko gai izango den robot bat diseinatuz eta eraikiz. Gainera, gai horren inguruan ikertu beharko dute, eta benetako arazo bati irtenbidea emango dion berrikuntza-proiektu bat egin. Taldeek beren lana dokumentatu eta aurkikuntzak partekatuko dituzte.

Esperientzia horretan, bakoitzak FLLren oinarrizko CORE VALUESak defendatu beharko ditu: aurkikuntza, talde-lana, inklusioa, inpaktua, dibertsioa, berrikuntza eta gracious professionalism ®. 

Agenda

Ekintza
DBH1- DON´T WORRY BEE APPY PROI
Gehiago irakurri
Irteera
LH3-4- Ibuir / araztegira irteera
Gehiago irakurri
Reimagine education taldearen ebaluazioa
Gehiago irakurri
DBH3- Ttipi-ttapa kanpaina
Gehiago irakurri