Baso Eskolak aurrera darrai

 Aste honetan HH eta LH1-2-3ko familiek Baso Eskolaren proiektuaren lehenengo zertzeladak ezagutzeko aukera izan dute propio burutu den bilera batean. Ikastolak bere proiektu pedagogikoa berritze eta eguneratze aldera, esperientzia pilotoa martxan jarriko du aipatutako mailetan ikasturte hau bukatu bitartean. Udalaren laguntza eta inplikazioa ere azpimarratu nahi dugu lerro hauetan. Ikastolatik gertu dauden espazioak egokituko dira, gure ikasle gazteenek bertaratu eta hainbat egunetan bertan aritzeko aukera izan dezaten. Probaketa bukatutakoan, balorazioa egin eta hurrengo ikasturterako erabakiak hartzeko balio izatea espero da.