Kilometroak 2021, Goierrin

2021ean Goierrin antolatuko da Gipuzkoako Ikastolen Kilometroak jaia, Beasaingo Andramari, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza Ikastolen artean eta Gipuzkoako Ikastola guztien laguntzarekin. Urtero bezala, arropa salmentari ekin diote, baina aurtengoan modu berezian. Hamabost eguneko kanpaina izango da, apirilaren 28tik maiatzaren 10era. Kilometrotako online dendan egin ahal izango da erosketa eta norberak bere ikastolan jasoko du egin duen eskaera.

Ez da arropa erosteko beste aukerarik izango aurtengoan. Beraz, sartu webgunean eta egin eskaera!

www.kilometroak.eus/denda

Mila esker zuen laguntzagatik!