HH2koek txalaparta zer den ezagutu dute

Txalaparta hotsa sumatu dugu azken asteotan ikastolan. HH2ko ikasleek aukera polita izan zuten gurea den soinu eta erritmo berezi hori ezagutzeko. Ikastolako patioan oholak jarri eta horien kontra emandako talkek sortutako erritmoan aritu dira neska-mutilak. Aiora andereñoa izan dute gidari. Esperientzia berria denontzat.