Skip to main content

Bizipoza Jaialdia ospatu da Anoetan

Bizipoza Elkarteko kideen aurkezpena eta herriko kultur eragileen emanaldiak uztartu dira

izipoza Jaialdia Anoetako Plazan

Ekainaren 15ean Bizipoza Jaialdia ospatu da Anoetan, herritarrei Bizipoza Elkartea zer den aurkezteko asmoarekin.

Ekitaldiari hasiera eman dio Porrotxek eta haren ondotik, herriko hainbat kultur eragileren emanalditxoak izan dira: Anitz Dantza Taldeko dantza, Ikastolako LH6ko ikasleen bertsoak, Loatzo Musika Eskolako abesbatzak eta Kukuak Kantuz taldeak elkarrekin abestutako kanta, Gaztelekukoek sortutako hormirudia, ...

Amaieran pintxoak banatu dira hurbildu diren guztietzat, musikaz eta dantzaz alaiturik.

Eskerrik asko Bizipoza!!

Kategoriak

Kidetzea
Nerabezaroan ikasleek izaten dituzten aldaketak eta PrOIn euskararen inguruko lanketak aztergai izan dira
Irteera
Beigorri abentura parkea, Xabierreko gazteluaren bisita eta herrian egindako gynkana izan dira aktibitate nagusiak
Irteera
Kristina Enea fundazioaren eskutik, Donostiako Alde Zaharra eta arrantzan aritzeko aukera izan dute