Irudia
Ikastolako Hezkuntza Proiektua (IHP)
Hezkuntza Proiektua Ikastolaren ezaugarri, printzipio eta asmoak jasotzen dituen gida da. Hezkuntza Proiektuaren funtzio edo eginkizun nagusiak honakoak dira:
Ikastolak dituen hezkuntza asmoak esplizituki biltzea.
- Pedagogia praktika gidatzea eta orientatzea.
- Ikastolaren Hezkuntza komunitate osoaren dinamikan eragingo du proiektuari koherentzia emanez.
Hezkuntza Proiektuak dokumentu bizia behar du izan, erabaki berriei, testuinguruari, korronte berri eta legediari egokitutakoa ( Euskal curriculuma, Ikastolak Orain eta gero...); dokumentu bizia eta eguneratua.