Skip to main content

Euskararen Nazioarteko Eguna arrakasta handiz ospatu dugu

Ikastola osatzen dugunok gurea den hizkuntzari bultzada tinko emateko asmoz, modu atseginez ekimen ezberdinak aurrera eraman ditugu 

Euskararen Eguna Ikastolan ospatzen

Abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Egunak erabateko protagonismoa hartu du Ikastolan.  Ekintzak asko eta anitzak izan dira egunean zehar: manifestuaren irakurketa; Argitxoen bisita HHn; patioan koreografia, musikariak, hamaiketakoa; emanaldia borobilean (antzerkiak, abestiak, moda desfilea, sari banaketak) eta bertan Iker Galartzari elkarrizketa eta Fenix 1123 pelikula DBHn.

Arratsaldean eskualdeko Giza mosaikoan parte hartu dute DBH1-2koek herritar eta familia ezberdinekin. Egokitutako hizkia (E) irudikatu dute plazan. 18:30ean Mundua Ostadarra da ipuinaren kontaketa izan da Udal Liburutegian.

Argazkiak

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz