Skip to main content

TTipi-ttapa egitasmoa berriro kalean dugu

Anoetako Herri Ikastolako DBH3ko ikasleak eta herriko pertsona helduak bat eginik arituko dira hilean  behin

Ikasleak eta helduak batera

Anoetako Herri Ikastolako DBH3ko ikasleek Ttipi-ttapa egitasmoari berriro ekin diote. Anoetako Gizarte Zerbitzuetatik 65 urtetik gorako pertsonei bideraturiko egitasmoa da.  Ariketa fisikoan eta harremanetan sendotzea du helburu. Horretarako, herrian zehar ibilaldiak antolatzen dira eta, amaieran, hamaiketakoa Alkartasuna tabernan eskainiko da. 

Gure DBHko ikasleek txandaka hartuko dute parte hilean behin. Aste honetan izan da lehenengo saioa. 

Udaletik ekimen horretan parte hartzeko gonbidapenari erantzunez eta gure ikasleekin solidaritate balore jorratu nahian, bertako partaide partaide izango dira. Herriarekin lankidetzari eta gizartearekiko konpromisoari erantzun nahian, gure ikasleentzako esperientzia aberatsa izatea izango da, baita bertan parte hartuko duten helduentzat ere, noski.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz