Skip to main content

Euskara eta Kulturartekotasun marko orokorraren aurkezpena Auditoriumean

UEMAren eskutik, Ikastolak eta Udalak elkarlanean Anoeta herrian aurrera eramango dute

Anoetako Auditoriumean eginiko aurkezpena

Astearte arratsaldean Anoetako Auditoriumean Euskara eta Kulturartekotasun proieketuaren ildo nagusiak anoetarrei aurkeztu zaizkie. Horretarako UEMAko arduraduna den Maier Ugartemendia izan  dugu gurekin.

Egungo egoera soziolinguistikoa aldatzen ari da eta horretan eragiten duen aldagaietako bat, eta ez bakarra noski, gure lurraldetik kanpo familien etorrera da. Erabileran ematen ari den jaitsiera da ondorioetako bat. Anoetako Herri Ikastola eta Anoetako Udala egoera aintzakotzat hartu eta proiektuaren bultzatzaile nagusiak bihurturik, aurrera egitea adostu eta planari baiezkoa eman diote. Esperientzia ez da berria, Zaldibian hasi baitzen eta egun 30 herrik bertan parte hartzen dute.

Helburuak bi dira nagusiki:

  • Helduen esparruan, horiek euskara ikastea bultzatu nahi da; euskararekiko jarrera abegikorra landu eta umei euskaraz egitea.
  • Umeen esparruan aldiz, euskararen ezagutza bermatu; euskara erabiltzeko guneak ziurtatu eta euskarekiko jarrera ona izatea.

Inondik inora ez da kanpoko familiek duten berezko hizkuntza gutxietxi nahi, alderantziz baizik, balorean jarri. Epe luzeko ibilbidea dela badakigu eta begirada eta ohitura batzuen aldaketa ezinbestekoa izango dela ere bai. Hurrengo hilabeteetan ekintzak (itzulpenak, elkarezagutza bultzatu, komunikazio bide berriak sustatu, ...) aurrera eramango dira.

Ea denok elkarrekin gure hizkuntza eta bizikidetzaren alde urratsak ematen ditugun! Amimo!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz