Skip to main content

DBH2koek AMATXO PROIari bukera eman diote

DBH2ko ikasleek lehiaketa batekin eman diote amaiera kontsumo jasangarria eta lehen sektorearen ezagutza zein kontzientziazioa helburu nagusi dituen AMATXO PROIari

Amatxo PROIaren irabazleak

DBH 2. mailako ikasleek ikasturte honetako lehen PROIari amaiera emateko, AMATXON lehiaketa antolatu dute. Ekimenaren helburua herritarrak kontsumo-ereduen inguruan hausnartzera bultzatzea eta gure herriko lehen sektorea sustatzea izan da. Irabazlea, Eneka Martinez izan da eta bere familiakoek jaso dute saria haren izenean. Gozatu familia Artamugarriko produktuekin osatutako saski goxoaz eta mila esker parte hartu duzuen guztioi! 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko