Ikasturte amaierari sormen eta esperientzia artistikoaren ukitua emanez, DBHko ikasleek arte adierazpen desberdinak ezagutu eta sortzaile profesionalekin batera bizitzeko aukera izango dute.
Ikasturte amaierari sormen eta esperientzia artistikoaren ukitua emanez, DBHko ikasleek arte adierazpen desberdinak ezagutu eta sortzaile profesionalekin batera bizitzeko aukera izango dute.
Ikasturte amaiera honetan DBH 1,2 eta 3ko ikasleek arte adierazpen ezberdinak ezagutu eta modu profesional batean praktikan jartzeko aukera izango dute, Garikoitz Murua eta GKOren eskutik. Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen Kultura Eskolaren barruan gauzatzen da.
DBH 1eko ikasleek Serigrafia tailerra landuko dute, bertan ideiatik hasi eta estanpaziora iritsi bitarteko prozesuaren nondik-norakoak ezagutu eta praktikan jarriko dituzte. DBH 2ko ikasleek Grafitia lantzeko aukera izango dute, Grafitiaren hastapenak ezagutu eta kanpo espazioan euren diseinuak gauzatuko dituzte. Azkenik DBH 3ko ikasleei bideratutako erronka ikastolako patioko horman egingo den rokodromoaren disenua gauzatzea izan da. Horretarako ikasleek aurre lanketa bat egin dute eta orain Garikoitzen laguntzarekin euren diseinuak horma irudi batean bilakatuko dute.