Skip to main content

Logelan Logale Kantatan parte hartu dute gure LH5eko ikasleek

LH5eko ikasleek Kursaalean “Logelan logale” kantatan parte hartu dute, Euskadiko Orkestrarekin batera, ikasturtean landutakoari taldeko amaiera musikal  bikaina emanez Bideoa

Kantata LH5

Asteazkenean LH5eko ikasleek Kursaalean Logelan logale kantatan hartu zuten parte, Euskadiko Orkestarekin eta Kepa Errasti aktorearekin batera. 400 haur inguruk hartu zuen parte, eta guztien artean ikasturte osoan landutakoari amaiera bikaina eman zioten. Kantu korala ikasleengana gerturatzeko egitasmoan izan gara bigarren urtez. Kantatako musikaren egilea Jagoba Astiazaran da. Libretoa, abestiak, Leire Bilbaorenak. Bideoa

Logelan logale Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako kantata bat da eta Euskadiko Orkestrak 2025eko maiatzean estreinatu zen Donostian eta Gasteizen. Kontzertu parte-hartzaile honetan ikasleek Euskadiko Orkestrarekin batera abesbatza handiak osatuz abesten dute, eta horretarako bereziki sortutako obra interpretatzen dute. 

Kategoriak

Elkarlana
Aurtengo herriko festetan Ttipi-ttapa taldeari egokitu zaionez txupinazoa botatzea, gure DBH3ko ikasle ordezkariak herriko jubilatuekin batera izan ditugu balkoian
Ekintza
Tolosako Berazubi estadioak askotariko kirolen finalak hartu zituen aurreko larunbatean, berdeguneari kolorea eta kiroltasuna emanez
Euskara
Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak.