Skip to main content

DBH1eko ikasleek komikiak aurkeztu dizkiete LH6koei

HALA BAZAN PROIari amaiera emateko, LH6ko ikasleei DBH1koek aukeratutako historiako garai bateko komikiak azaldu dizkiete 

LH6 Hala Bazan Proi

DBH1. mailako ikasleek HALA BAZAN PROIari amaiera emateko ekitaldi berezia egin dute: LH6. mailako ikasleei eurek sortutako komikiak aurkeztu dizkiete.

Proiektuaren barruan, ikasleek taldeka historiako aro bat aztertu dute. Azterketa horretatik abiatuta, aro horretako gertaera garrantzitsu bat aldatu eta istorio hipotetiko bat asmatu dute, “zer gertatuko litzateke…?” galderari erantzunez. Ideia horiek guztiak komiki formatuan jaso dituzte, sormena eta irudimena landuz.

Kategoriak

Irteera
Aiako udalerrian kokatuta dagoen Pagoeta Parkeari bisita egin diote HH3ko ikasleek eta bertan erlearen mundua gertutik ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izan dute
Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.