Skip to main content

Xavier Aragay Anoetako Herri Ikastolan, XXI. mendeko hezkuntzaren erronkez

Aste honetan, Anoetako Herri Ikastolak antolatutako Guraso Eskolaren barruan, Xavier Aragay ekonomialari eta hezkuntza-eraldaketan adituak hitzaldia eskaini zuen: “Zein dira XXI. mendeko hezkuntzaren erronkak?” bideoa

Xabier Aragay

Urkoren moderaziopean egindako solasaldian, Aragayk gaur egungo hezkuntzak bizi duen trantsizioaz eta etorkizuneko erronkez jardun zuen. Bere hitzetan, gaur egungo eskola-ereduaren zati handi bat XIX. mendeko logikan oinarrituta dago oraindik, ezagutzaren transmisioan zentratuta. Hala ere, gaur egungo mundu aldakor eta ziurgabean, hezkuntzaren helburua ez da soilik ezagutzak eskuratzea, baizik eta pertsonak heztea.
Horren arabera, eskolak ikasleei lagundu behar die norbere burua ezagutzen, besteekin lankidetzan aritzen eta ikasten ikasten. Etorkizunean garrantzitsuena ez dela zenbat dakigun azpimarratu zuen, baizik eta ikasteko eta egokitzeko gaitasuna izatea.
Saioan zehar, familiek eta irakasleek egindako galderak ere izan ziren hizpide. Besteak beste, askotan entzuten den kezka bati erantzun zion: gaur egungo ikasleek benetan ikasten al dute? Aragayren ustez, gaur egungo hezkuntzan zer ikasten den bezain garrantzitsua da nola ikasten den, eta proiektuka lan egiteak lankidetza, pentsamendu kritikoa edo arazoen ebazpena bezalako gaitasunak garatzen laguntzen du.
Amaitzeko, hezkuntza-komunitate osoari zuzendutako hiru ideia azpimarratu zituen: pazientzia, konfiantza eta elkarrizketa. Bere hitzetan, eskolaren eta familien arteko lankidetza funtsezkoa da haur eta gazteak etorkizunerako prestatzeko. bideoa

 
 
 



 

Kategoriak

Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker