Skip to main content

LH6koak bertsotan aritu dira Billabonan

 Ikastolen Arteko Bertso Idatzien Txapelketa ospatu da eta gure ikasleek bertan, ikasturtean zehar ikasitakoa praktikara eraman dute

LH6ko ikasleak bertso txapelketan

Gaur goizean, martxoak 6, ostirala, LH6 mailako ikasleak Billabonan izan dira Ikastolen Arteko Bertso Idatzien Txapelketan.


Ikasturtean zehar, Amaia Agirrerekin, astean ordubetez bertsolaritza landu dute eta gaurkoan ikasitakoa plazan erakusteko parada izan dute. "Gaur nota onekin gustura zoaz etxera" gaiari erantzunez bi bertso edo lau kopla osatzeko lana izan dute. Ondoren, zuzeneko bertso saioa entzuteko aukera ere izan dute.

Lehiaketarekin ezin gusturago itzuli dira etxera, Ekhi Ayerbe ikaslea izan baita txapelduna. Jarraian dituzue txapeldunaren bertsoak: 
Jarrai dezatela bertsolaritzaz gozatzen eta gozarazten ikasleek.

DOINUA: AI ZAPOTXIN!

Ikastolan guri notak eman

Gutxik aprobatu matematikan

 

Ikastolara noa

ezin egonean

Urdurigo egongo naiz

klasen nagonean

 

Irakasleak klasen

notak eman guri

Gela osoa dago

benetan urduri

 

Etxera bueltan noa

hamarrekoakin

Lagunekin hizketan

ta irrifar batekin

 

Etxean aitak ta amak

niri zoriondu

Ospatzeko nire amak

browniea egingo du

 

Ikastolan guri notak eman

Gutxik aprobatu matematikan (BIS)

Kategoriak

Elkarlana
Aurtengo herriko festetan Ttipi-ttapa taldeari egokitu zaionez txupinazoa botatzea, gure DBH3ko ikasle ordezkariak herriko jubilatuekin batera izan ditugu balkoian
Ekintza
Tolosako Berazubi estadioak askotariko kirolen finalak hartu zituen aurreko larunbatean, berdeguneari kolorea eta kiroltasuna emanez
Euskara
Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak.