Skip to main content

“Baxoa Euskaraz” manifestaziora, larunbat honetan, Baionan

Larunbat honetan, urtarrilaren 24an, 15:00etan, Baionako Xaho Kaian, “Baxoa Euskaraz” manifestazioa egingo da, euskara eta gure eskubideen alde.

Baxoa euskaraz

Egoera larria da: baxoa euskaraz egiteko eskubidea arriskuan dago, eta Ikastolen komunitatearen presentzia ezinbestekoa da. Denok elkartuta, gure ahotsa kalean entzunaraz dezakegu.

Zure parte-hartzea garrantzitsua da: familia, ikasle, irakasle eta ikastolazale guztiak gonbidatzen zaituztegu. Ikastola bakoitzari eta bere komunitateari deia luzatzen diegu mezu hau familia guztiei helarazteko, eta ahalik eta ordezkaritza zabalena antolatzeko: autobusa edo autoa konpartituz eta mezua komunitate osora hedatuz.

Informazioa hemen

Ekintza
Billabonako Osasun Zentruko bi langileen laguntzarekin, prozedura ezberdinen saio teoriko eta praktikoa aurrera eraman dute
Ekintza
LH6n, Ingeleseko irakasgaian, elikadura osasuntsua lantzeko, ikasleek sandwichak sortu, deskribatu eta dastatu dituzte
Ekintza
Irurako ikasleekin batera, Aste Santuko oporrak baino lehenago izan ziren bertako tailerretan parte hartuz