Irati Andana eskalatzaile eta Kirol Zientzietan lizentziatuaren azalpenak, lan mundura gerturatzen lagundu die ikasleei, beti ere norberak dituen zaletasun eta gaitasunak alde batera utzi gabe azpimarratuz

Ikas2deak programarekin ikasleari jendarteko hainbat lanbide eta giza eredu erakutsi nahi zaizkio: kirolariak, enpresariak, musikariak, merkatariak, ...Profesional horiek askotan ezagunak, euren ibilbide profesionalaz hitz egingo dute ikastetxeetan: beraien ilusioez, eguneko kezkez, erronkez, ... Horrela, ikasleak lan-mundura hurbildu nahi dira, euskarak esparru laboralean ere lekua baduela erakutsiz.
Kontestu horren barruan, DBH3koek Irati Andanaren bisita izan dute. Bera eskaladan aditua da eta Kirol Zientzietan lizentziatua. Bere zaletasuna / kirola ikasleei hurbildu die, norberak dituen gaitasunak / zaletasunak identifikatzen lagundu, ahaleginaren garrantzia eta formakuntzaren garrantziaz jabetuarazi eta euskara eta lan mundua eskutik doazela azpimarratu die.