Ikasle zaharrenek prestatutako testu mota horrekin, LH1-2ko ikasleengana joan eta eskulana egiteko jarraibideak azaldu dizkiete
Ikasle zaharrenek prestatutako testu mota horrekin, LH1-2ko ikasleengana joan eta eskulana egiteko jarraibideak azaldu dizkiete
Aste honetan LH6ko ikasleak LH1 eta 2koekin egon dira ELE EUSeko sekuentzia didaktikoari amaiera emateko. Ikasle zaharrenek ELE EUS IEMean jarraibide testuak landu dituzte eta azken lan bezala, eskulan bat egiteko testu mota hori idatzi dute. Horrekin, LH1 eta LH2ko ikasleengana joan dira eskulanak burutzera. Arratsalde ederra pasa zuten eta harremanak estutzeko ere balio izan du.