Skip to main content

Alkoholiko Anonimoen bisita

DBH3koekin solasaldi aberatsa eta emankorra izan dute, alkoholak sortzen dituen kalteak prebenitzeko 

Alkoholiko anonimo ikurra

Aste honetan Ikastolara Alkoholiko Anonimoen elkarteko bi kide etorri dira DBH3ko ikasleei hitzaldi  ematera. Haien esperientziak partekatu dituzte, alkoholismoaren arriskuez eta berreskurapen prozesuaz hitz eginez. Ikasleek galderak egiteko aukera izan dute, eta elkarrizketa oso aberasgarria izan da. Helburua kontzientzia sortzea izan da, prebentzioaren garrantzia azpimarratuz. Bisita honek balio handia izan du bizitza osasuntsuaren inguruko hausnarketa sustatzeko.

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko