Skip to main content

DBH3-4ko ikasleek FIRST LEGO lehiaketarako prestatutakoa LHko ikasleei erakutsi dieteĀ 

Larunbatean, Donostian izango den lehiaketan bi mailetako Robotikako ikasle talde batek parte hartuko du  

LEGO lehiketarako prestatutakoa erakusten Ikastolan

Bihar, larunbata, DBH3-4ko Robotikako 8 ikaslek First Lego League txapelketan parte hartuko dute gure Ikastolaren izenean. Gaur erakustaldia egin die HH eta LHko ikasleei. Ikasle txikiak harrituta geratu dira Legoekin eta robotarekin egin daitezkeen muntaiak ikusita.Txapelketa bihar izango da Donostiako Deustuko Unibertsitatean, ikusle moduan joateko aukera duzue gure taldea animatzera!

Animo eta zorte on bihar!

Kategoriak

Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.