Skip to main content

Klaustrokide guztiok AGHA afekzio kronikoaren formazioa jaso dugu Ikastolan

ADAHIGI elkartearen eskutik, nahasmenduaren ezaugarriak eta jokabide egokietarako jarraibideak landu ditugu

ADAHIGIko emalea Ikastolan

Amairu Olarza psikologoaren bisita izan dugu astearte arrtsaldean Ikastolan. Bera ADAHIGI elkartearen partaide izanik izan da AGHAren azalpenak eman dizkiguna. Arreta-eskasiak eta hiperaktibitateak eragindako nahasmendua (AGHA) milioika umeri eragiten dien afekzio kronikoa da, eta askotan helduaroan jarraitzen du. AGHAk arazo iraunkorren konbinazio bat barne hartzen du, hala nola arreta mantentzeko zailtasuna, hiperaktibitatea eta portaera oldarkorra.

Garunaren globulo frotalen aktibitatearen ezan datza gaixotasuna, horrek agintzen duen funtzio exekutiboa ezin duelako aurrera eraman. Egoera honetan dauden pertsonek arreta fokoa aldatu, antolatu, lehentasunak markatu, emozioak kudeatzeko ... ezintasuna da adierazten dutena. Aurreko guztiak edo horietako batzuk. ezina, lehentasunak  markatzeko.

Tratamendua hiru motetatakoa izan daitekeela aipatu du: farmalogikoa, psikologikoa eta psikopedagogikoa. Behin nahasmendu hori diagnostikatuta, gelan irakasleok zein estrategia eta jarraibideak aurrera eraman behar ditugun azaldu dizkigu. 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko