Skip to main content

Santa Ageda ospakizunari lanketa berezia eskaini diogu Ikastolan

DBHko Euskara Elkartekoek prestatutako aurkezpenak azaldu dituzte Ikastolan

ikasleak Santa Ageda entsaiatzen

Aste honetan Santa Agedaren ospakizunari lanketa berezia eskaini diogu. DBHko Euskara Elkarteko ikasleek prestatutako aurkezpenekin LH eta DBHko gelaz gela joan dira Euskal Herriko egun berezi horren berezitasunak azalduz eta otsailaren 4an eskean ateratzeko motibazioa lantzen. 

Aste honetan ere ikasleekin entsaiuak hasi ditugu.

Gure ohiturak sendotzen!

 

JAKINBEHARREKOAK

AGEDAREN BIZITZA

Ageda, 235 urteko irailaren 8an jaio zen eta 261 urteko otsailaren 5ean hil zen. Historiak kontatzen duenaren arabera, Quincianok berarekin ezkondu nahi zuen oso emakume ederra baitzen, baina Agedak ez zuenez nahi enperadoreak torturatu eta bularrak moztu zizikion.

 

SANTA AGEDAK BEZPERAK LURRAREN ESNATZEAREKIN DUEN LOTURA

Otsailaren 4an urtero Santa Ageda bezpera izeneko ospakizun bat ospatzen da Santa Agedaren alde. Bakoitzak etxeko egurrezko makil bat hartu eta lurra kopatuz abesten da, egun horretan lurra esnatzeko asmoz.

Lurra esnatzearekin batera Momoxorroak, Joaldunak, ... azaltzen dira Inauterietan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kategoriak

Bizikidetza
Jolasaren bitartez, Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute LH5eko ikasleek
Ekintza
Itsasoa gara PROI bukatu berria dute DBH3koek eta bertan ikasitakoak zuzenean ezagutu eta lantzeko aukera ezinhobea izan dute Pasai San Pedro itsas herrira egindako bisitan
Bizikidetza
Kalexka elkarteak esku-hartze soziohezitzaile, psikosozial eta prebentzio komunitarioko zerbitzuak kudeatzen ditu Anoetako Udalarekin elkarlanean eta horren harira gure patio garaian urriko eta azaroko egun batzuetan ikasleekin elkar ezagutza landuko du