Skip to main content

Aretten izan dira gure ikasleak eskiatzen

Azkeneko asteburuan LH6 eta DBHko ikasle eta irakasle talde bat elkarrekin eskiatzen aritu dira

ikasleak Aretten eskiatzen

Pasa den asteburuan ikasturtero egiten dugun eski ekintza aurrera eraman dugu. Larunbatean, LH6 eta DBHko ikasle eta irakasle talde batek, goizean goiz autobusa hartu eta Aretteko eski estaziorako bidea hartu zuten. Denera, 101 ikasle izan dira aurten parte hartu dutenak, beste 5 irakasleen laguntzarekin.  Larunbatean eguraldia ez bazuen gehiegi lagundu ere, igandean aldiz, kirolaz eta eguraldiaz ederki baliatu zuten. Ekimena ondo joan zen eta bueltan, nekatuta baina pozik etorri ziren denak.

Argazkiak hemen

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko