Skip to main content

Ander Amonarriz baserritarraren bisita izan dugu PrOI dela eta

Hernaniko Perrapa Baserriko arduradunak bertako bizimodu eta produktuen kontsumoak guregan duen garrantzia azpimarratu du

Baserritarra LH5ekoekin

Astearte goizean LH5. mailako ikasleek Ander Amonarriz, Hernaniko Perrapa Baserriko abeltzainaren bisita izan dute. A ze kakaoa! PrOIaren baitan Euskal Herriko eta Brasilgo nekazarien bizimodua eta bizibaldintzak aztertzeko. Saioan zehar, ikasleek galderak luzatu dizkiote eta beraien jakinmina asetu dute. Kontsumo ohiturak, emakume baserritarraren figura, nekazaritza intentsiboa eta extentsiboa bezalako gaiak jorratu dituzte. 

Ikasitakoak ea gure kontsumo ohituren inguruan hausnartzeko eta nekazariek egiten duten lana baloratzeko balio duen. 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko