Skip to main content

Tolosako Titirijai jaialdiaren bi ikuskizunetan izan dira gure ikasleak

Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6.maila bitartekoek egun pasa emankorra eman dute Tolosan

ikasleak Tolosako Titirijai-n

Gaurko eguna Tolosan eman dute LH3 eta 6. maila bitartekoek Titirijai Festibalean. Bertan bi ikuskizun ikusi eta entzuteko aukera izan dute:

 

  • El arbol roto. Baychimo Teatro Bederatzi urteko neskato batek bere nortasunaren bila egiten duen bidaia kontatzen du El árbol rojo ikuskizunak. Bidaian zehar, une alaitsuak barne hartzen dituen bere aterpe txikia ere aurkitu ahalko du eta salbatu, uzkurduratik aldendu eta babestuko duen haize adiskidearen putza bilatzen ikasiko du.

  • Caperucita Roja. Zaches Teatro Bertsio guztietan, Txanogorritxo bere amaren umetokiaren esfera babesletik aldendu eta bakarrik aurkitzen da basoan. Misterio, lilura, tentazio eta transgresioz beteriko leku bat. Dantza, txotxongiloak eta musika orijinala dira istorioa kontatzeko erabiliko diren erreminta delikatuak.

     

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko