Skip to main content

Gure haurrak ere badira lelopean, ekimen berezia eman dugu aurrera

Azaroaren 20an Haurren Nazioarteko Egunaren harira, bereziki, Palestinan gertatzen ari dena gogora ekarri nahi dugu

Palestinako bandera Ikastolaren sarreran

Palestinaren aurkako genozidioak eta horrek haur eta nerabeengan duen eragin bereziak ez du etenik eta GURE HAURRAK ERE BADIRA ekimanak hainbat ekintza gauzatzen jarraituko du Euskal Herriko Ikastetxeetatik.

Ikastolok orain arte eman duten babesa eta erakutsitako elkartasuna eskertzen digute eta egoerak eskatzen duen bezala, horretan jarraitzea eskatzen digute.

Hori dela eta, Ikastoletan bi ekimen berri egin/egingo dira 2024-2025 ikasturte honetan.

  • AZAROAK 20, HAURREN MUNDUKO EGUNA.Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20an ospatzen du Haurren Munduko Eguna. Horregatik, azaroaren 20an ikastola guztietako sarreretan krespoi beltza duen bandera palestinar bat eta bi zapata pare jarri dira. 
  • PALESTINAKO HAURREI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO MEZUAK. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra. Ekimen hau haurrei (LH) eta nerabeei (DBH) zuzenduta dago, eta haur palestinarrei zuzendutako elkartasun mezuak sortzean datza. 

 

 Hori horrela gure ikastolan azaroaren 20koari ekiten hasi gara.

Azaroaren 20an:

  • LHtik DBHra 
    • Aurkezpena azaldu.
    • Mezuak idazteko eta marrazkiak egiteko tartea eman. 

 

  • HHrako, bandera eta letrak kolore gabe prestatuko ditugu beraiek margotzeko eta irakaslearekin bandera ikustera aterako dira.

Kategoriak

Irteera
Irurako Ikastolakoekin batera garai bateko errota ezagutu eta bertan taloak egiteko aukeraz baliatu dira
Ekintza
Ikasleen irakurzaletasuna sustatzeko sortutako hezkuntza-proiektuan, gurasoek ere parte hartu dute
Ekologia
Aurrera eramandako Kanpaina horrek hondakinen prebentzioa eta birziklapena sustatzea du helburu